Simulazioak

Higidura zuzen uniformea

Simulazio honetan, higidurarik sinpleena aztertuko dugu. Aldatu abiadura eta hasierako posizioa, eta kalkulatu amaierako posizioa. Egin kalkuluak formulekin, eta egiaztatu simulazioan.

Goranzko jaurtiketa

Simulazio honetan, Newton ikusiko dugu sagarra gorantz botatzen. Hasierako altuera metro batekoa izango da, finkoa; baina bai hasierako abiadura, bai grabitatearen azelerazioa aldatu ahal dira, Ilargiko grabitatearen balio txikiagotik Lurreko grabitatearen balio handiagoraino. Horrela, egiazta daiteke Ilargian objektuek askoz altuera handiagoa lor dezaketela. Egin probak, eta egiaztatu emaitzak dakizkizuen formulen bidez

Scroll al inicio
Zinematika