Simulazioak

Higidura zuzen uniformea

Simulazio honetan higidurarik sinpleena aztertzen dugu. Aldatu abiadura eta hasierako posizioa eta kalkulatu amaierako posizioa. Egin kalkuluak formulekin eta egiaztatu simulazioan.

Goranzko jaurtiketa

Simulazio honetan Newton sagarra gorantz botatzen ikusiko dugu. Hasierako altuera metro batekoa izango da, finkoa; baina bai hasierako abiadura, bai grabitatearen azelerazioa aldatu ahal dira, Ilargiko grabitatearen balio txikiagotik Lurreko grabitatearen balio handiagoraino. Horrela egiaztatu daiteke Ilargian objektuek askoz altuera handiagoa lor dezaketela. Egin frogak eta egiaztatu emaitzak dakizkizuen formulen bidez.

Bideoa: HZUA simulazioa GeoGebran

(BIDEOA EZ DAGO AMAITUTA)

(GeoGebran HZUAren simulazioa nola egin azaltzen duen bideoa egongo da)

Scroll al inicio
Zinematika